Arrantzaleen Museoa

Bermeoko Portu Zaharrean Ertzilla Dorre historikoa altxatzen da.

Eraikin honek Arrantzaleen Museoko aretoak hartzen ditu harresien barruan, honen moduko museo gutxi dago munduan, euskal arrantzaleen bizitzari, lanari eta arrantzari dagokion guztia erakusten baitie bisitariei.

Arrantzaleen bizitzaren eta ohituren deskribapena, beren gremio-elkarteak, ontziak, eta denboraren poderioz arrantzatzeko eta arraina merkaturatzeko erabili dituzten teknikak. Gainera, Euzkadiko Gudontzidiaren historiaren berri ematen digu, euskal arrantzaleek eratu baitzuten armada horren muin nagusia.

Sarrera orokorraren gaineko % 50eko deskontua

Torrontero enparantza, 48370 Bermeo, Bizkaia
+34 94 688 11 71
www.bizkaikoa.bizkaia.net
Bermeo
Kontsultatu webgunean ordutegiak

Gora itzuli