GELATI GELATI

Veronan, “Romeo eta Julietaren hirian” jaiotakoak gara gu, Gino eta Diego Guglielmi. 2004. urtean gure lehen izozki-denda ireki genuen Santutxun, italiar tradizioari so eginda, baina euskal ukitu batekin, artisau-izozki onenak pasioz egiteko. Bertoko produktuaren defendatzaile sutsuak gara, ekologia eta naturari keinu eginaz. Inguruko hornitzaileekin lan egiten dugu. Azken urteetan, Gelati Gelati osatzen dugun lan taldea handitu dugu, Maruri-Jataben kokatutako landetxe-lantegi bat dugu gure artisau izozkiak, izozki ekologikoak eta txokolatezko produktuak berton prestatzen ditugularik. Gure helburua artisau izozki eta izozki ekologikoaren esparruan erreferente izatea da, kalitatea pieza funtsezkoena delarik.

TOP PRODUKTUA: Gurin-opila zaporedun izozkia, txokolate izozkia, mango poloa, idiazabal poloa.

Izozki-zaporeak probatzeko ematen dizugu eta guri buruz kontatzen dizugu, izozki eta sorbete baten ezberdintasunak, nola ekoizten dugu… Prezio berezia Izozki Handia 3 zaporerekin (aukeratzen dituzunak): 4 Euro. Edo irabiaki berezia, zuk aukeratutako izozki zaporearekin: 3 Euro

Kapelagile Kalea, 14, 48005 Bilbo, Bizkaia
+34 944 15 16 24

Lersundi Kalea, 19, 48009 Bilbo, Bizkaia
+34 946 07 55 05

San Mames Zumarkalea, 34, Abando, 48010 Bilbao, Bizkaia

Elordugoiti, Elorduigoitia Kalea, 3, 48100 Mungia, BI

Uribarri Kalea, 1, 48200 Durango, Bizkaia

Areatza Kalea, 17, 48630 Areantza / Areatza, Bizkaia
www.gelatigelati.com
+34 946 85 21 55
Kontsultatu webgunean ordutegia

Gora itzuli