Txakoli-Txakolingunea Museoa
Txakolin Museoa-Txakolingunea leku aproposa da Bizkaiko txakolinaren kultura, historia, bilakaera eta elaborazio prozesua ezagutzeko. Bisitan, txakolinak Bizkaian duen garrantzia eta Bizkaiko Txakolina jatorri-deituraren babesean ekoizten diren txakolin eta ardo berezi mota desberdinak ezagutzera ematen da, tradiziozko zuri, beltz, gorriak eta baita barrikan zahartu edo hartzituak. Bisita ostean txakolina dastatu ahal izango da. Gainera, dendan Bizkaiko upategietako txakolin ugari erosi ahal izango dira.
Museoak aldi baterako erakusketak, txakolin dastaketak eta tailerrak ere eskaintzen ditu urte osoan zehar.
%50eko deskontua (sarrera orokorrean)
Basigoko Bide Nagusia 3, Primero, 48130 Bakio, Bizkaia
+34 94 602 85 13
www.bizkaikoa.bizkaia.eus
Bizkaibus A3518
Azarotik apirilera, asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara. Maiatz, ekain, irail eta urrian, astelehenetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara; igandeetan 10:00etatik 15:00etara. Uztailean, abuztuan eta Aste Santuan, astelehenetik igandera, 10:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.