Agurtza arrantza interpretazio zentroa

Gure kostaldeko baxurako arrantza-ontzien egiazko modelo hori Lekeitioko Murelaga Ontziolan eraikitakoa da. Ontzi hori hogei urtetik gora ibili da lanean –XX. mendearen bigarren erdian- Kantauri itsasoan. Denbora tarte horretan, gure kostaldeetara iristen diren urek izandako oparotasunaren lekuko izan da. Hegaluzeaz gain, sardinak, berdelak, txitxarroak eta antxoak sartu dira itsasontziaren egurrezko erraietan. Orain, zeuk ezagutu dezakezu gure arrantzaleen mundua, gure ondarearen altxorretako bat den eta Santurtziko kaian hain ugariak izan ziren ontzi haien adibide den itsasontzi honetan barneratuta.

Santurtzi baxurako arrantzan gehien aritu diren Bizkaiko portuetako bat izan da. Goieneko maila jo zuenean, 50 bat ontzi zuen itsasoratzeko prest, bertan 200 bat langile zeudela. XX. mendearen hasiera arte jarduera honetan trainerua zen nagusi, baina laster lurrun- eta eztanda-motorrek eragindako itsasontziak erabiltzen hasi ziren haien ordez, zama handiagoa eramateaz gain, langile gutxiago behar zutelako. Gero motordun itsasontziek hartu zuten aurreko ontzi haien lana.

Itsasontzi hauen adibide dugu Agurtza. Honakoa gure kostaldean zurezko arrantza-itsasontzietan geratzen den azkenetakoa da, eta zalantza barik, gure ondarearen parte garrantzitsua.

Santurtziko portua arrainez hornitu zuten ontzien eredu garbia da Agurtza. Hegaluzeek ez ezik, sardinek, berdelek, txitxarroek eta antxoek ere bete zituzten haren zurezko erraiak. Orain gure ondarea den altxor honen bidez, zeuk ere izango duzu arrantzaleen mundua ezagutzeko aukera.

Bisita gidatuetan arrantzaleen eguneroko bizitzaren eta erabiltzen zituzten arrantza-tresnen berri izango duzu.

“Agurtza arrantza-ontzirako” bisita gidatuetan %50eko deskontua eta 2×1 Agurtza arrantza interpretazio zentroa + Santurtzi Itsasoa Museoa: 1,25€

Agurtza, Paseo Reina Victoria z/g
+34 944 839494
www.turismo.santurtzi.net/
Bisita gidatuak urte osoan zehar
Ostiraletan: 17:30
Larunbatetan: 11:00, 12:30 y 17:30
Igandeetan eta Jai Egunetan: 11:00 y 12:30
Uztaila,abuztua eta Aste Santuan
Astelehenetik-Igandera: 11:00, 12:30 y 17:30

*Taldeentzako bisitak erreserbatzeko aukera, ezarritako ordutegitik kanpo

Gora itzuli