Bizkarra

Bizkarra okindegi eta gozotegi familiarra da eta 1957tik Bizkaiko tradizio gastronomikoaren parte da. Hiru belaunaldi daramatzagu gure lurraldeko ogi eta gozokien errezetarik onenak prestatzen. Bizkarran tradizioa eta berrikuntza uztartzen ditugu; ahaztutako zaporeak berreskuratzen ditugu, betiko espezialitateak berritu eta proposamen berriak sortzen ditugu. Betiere osagai naturaletatik abiatuz, tokiko produktuak erabiliz eta bereizten gaituen hori nabarmentzen: ohiturak, zaporeak, historiak. Sariak: Euskal Merkataritzaren Ibilbide Profesionalari Euskadiko 1. Saria 2015ean, Eusko Jaurlaritzak emandakoa. Euskal Merkataritzaren Berrikuntzari Euskadiko 1. Saria 2010ean, Eusko Jaurlaritzak emandakoa. Zazpi Kaleetako saltoki enblematikoari saria 2017an, Bilboko Merkatarien Elkarteak emandakoa. 50 Best Bilbao Dendak 2018 saria, Bilboko Merkatarien Elkarteak emandakoa. Ogi Onaren Espainiako Ibilbidearen Izarra 2018, Panatics y Pan de Calidad entitateak emandakoa.

TOP PRODUKTUA: Arroz pastela, arroz irinarekin egindakoa, karolina eta gurin opila; gazta eta intxaur saltsa trufak, euskal pastela, askotariko txokolateak. Euskal ogia, pamitxa. Proposamenak: Bilbao Dulce dastatzea Bilbo/Bizkaiko postre tipikoak dastatzea, arroza, karolina, opila, euskal pastela. Oparitu ezazu geure tradizioa kutxa batean: gazta/intxaur saltsa trufen kutxa, edo bi aukerak batera. Txokolatezko guggiak, euskal pastela… OHARRAK: Gurutze kaleko saltokian kafetegi zerbitzua ere badago.

%5eko deskontua produktu guztietan

Poza Lizentziatuaren Kalea, 12, 48011 Bilbo, Bizkaia
+34 946 07 20 16

Gurutze Kalea, 8, 48005 Bilbo, Bizkaia
+34 946 79 14 76
www.bizkarra.com
Kontsultatu webgunean ordutegiak

Gora itzuli