Balmaseda ezagutzeko kultur bisita gidatua

Bisita gidatu honetan, Bizkaiko hiribildu zaharrena -1199an fundatu zen- ezagutuko dugu gure tokiko gidariaren eskutik. Gure abiapuntua San Severino Plaza izango da. Hor hasiko dugu bisita, gure Hiribilduaren historia ezagutuz, eta San Severino Eliza bisitatuko dugu. Jarraian, Erdi Aroan eraikitako alde zaharrean sartuko gara eta bertako jendearen tradizioak ezagutuko ditugu. Gure ibilbidean aurkituko ditugu jauregiak, Indianoen etxeak, eguzki-erlojuak, eskulturak… eta gure harribitxietako bat, Erdi Aroko “Zubi Zaharra”, XIII. mendean eraikia. Balmasedako bisitan bi museo ere bisitatuko ditugu: “Balmasedako Historiaren Museoa” eta “Balmasedako Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa”. Bisitak ordu eta erdiko iraupena du, gutxi gorabehera.

% 10eko deskontua

Martin Mendia Kalea, 2, 48800 Balmaseda, Bizkaia
+34 94 680 29 76
www.visitenkarterri.com

Kontsultatu webgunean ordutegiak
Gora itzuli