Getxoko antzeztutako bisita gidatua

Getxoko turismo bulegoak zure eskura jartzen ditu honako bisita gidatu (antzeztutakoak) hauek gure udalerria ezagut dezazun eta egun zoragarria pasa dezazun. Erreserba egin dezakezu klik eginez esperientzia bakoitzari buruzko azalpenean txertatu ditugun lotura hauetan edo gurekin harremanetan jarriz:

Getxo bere sustraietatik

Bisita gidatu honetan baseri auzo zahar honen sekretu guztiak ezagutuko ditugu. Galeako labarren gainean bukatuko dugu, Getxoko irudi eder eta adierazgarrienetako batean.

www.getxo.eus/eu/turismo/que-hacer/Visitaguiada-Getxo-origenes

Hilerri bat itsasoari begira

Bisita gidatu honetan Bizkaiko hileta-arkitekturaren multzo interesgarrienetako bat ikusiko dugu. Bizkaiko estilo neoklasikoko hilerri honek erromatar kulturaren diseinua erakusten du.

www.getxo.eus/eu/turismo/que-hacer/Visitaguiada-cementerio 

Areetako sustraietatik

Antzeztutako bisita gidatu honetan deskubrituko dugu nola pasatu zen Areeta padura bat izatetik burgesiarentzako udaldirako tokia izatera.

www.getxo.eus/eu/turismo/que-hacer/Visitaguiada-lasarenas

Erregeen bide zaharretik

Antzeztutako bisita gidatu honetan Getxoko oinezkoentzako gune politenetako eta ibilienetako bat ezagutuko dugu, hau da, Basagoiti etorbidea.

www.getxo.eus/eu/turismo/que-hacer/Visitaguiada-camino-real

Portu Zaharra bere sustraietatik

Bisita harrigarri eta dibertigarri honetan, kale estu eta aldapatsuen artean, Portu Zahar berezi honek ezkutatzen dituen alderdi bitxiak eta ohiturak ezagutuko ditugu.

www.getxo.eus/eu/turismo/que-hacer/visita-teatralizada-puerto 

Atxekolandeta: ikusteko eta ikusia izateko leku bat

Bisita gidatu honetan Atxekolandeta ingurua beren etxeak eraikitzeko aukeratu zuten negozio-gizon horien istorioak ezagutuko ditugu. Zalantzarik gabe, aparteko begiratokia zen.

www.getxo.eus/eu/turismo/que-hacer/Visitaguiada-Atxekolandeta

Doako sarrera

Oficina de Turismo de Getxo. Playa de Ereaga, s/n. 48992 Getxo, Bizkaia
+34 94 491 08 00
http://www.getxo.eus
Neguri, Algorta
Kontsultatu webgunean ordutegiak

Gora itzuli