[smartslider3 slider=18]

BILBAO BIZKAIA CARD Bilbo eta Bizkaiko txartel turistiko ofiziala da; beraz, administrazio publikoak eskaintzen duen bermea du

Bilbao Bizkaia Card aukerarik onena da Bilbotik eta Bizkaiko gainerako lekuetatik mugitzeko. Garraio publiko gehiena mugarik gabe eta dohainik erabiltzeaz gain, bisita turistikoak, deskontuak eta beste abantaila asko lor daitezke.

Zer txartel mota daude?


BILBAO BIZKAIA CARDak hiru formatu ditu: 24, 48 eta 72 ordu. Horiek guztiek doako garraioa eskaintzen dute atxikitako garraiobideetan, eta baita deskontuak eta beste abantaila batzuk ere beraren baliozkotasun-aldian. Txartelen erabilera pertsonala eta transferiezina da.

  • 24 ordu – 10€
  • 48 ordu – 15€
  • 72 ordu – 20€

Non eros dezaket txartela?

Zure Bilbao Bizkaia Card txartela gure erreserba-formularioa betez eskura dezakezu, edo, zuzenean, Bilbao Turismoren Bulegoetan.

Nola bidaiatu zure Bilbao Bizkaia Cardarekin?

Txartela atxikitako edozein garraiobidetan aktibatzen da. Une horretatik aurrera, dohainik eta mugarik gabe bidaiatu ahal izango duzu zure Bilbao Bizkaia Cardaren indarraldiak dirauen bitartean: 24 ordu, 48 ordu edo 72 ordu.

Non trukatu edo jaso dezaket nire Bilbao Bizkaia Carda?

Webgune honen bidez –eskabidearen formularioa betez- eskatzen dituzun Bilbao Bizkaia Card txartelak Bilbao Turismoren bi bulegoetan jaso dezakezu. Beste txartelen bat behar baduzu, unean bertan eskatu ahal izango duzu. Bilbao Turismoko pertsonalak argituko dizu zure Bilbao Bizkaia Carda ahalik eta gehien aprobetxatzeari begira izan dezakezun edozein zalantza.

Bulegoen helbideak eta publikoarentzako arretarako ordutegiak honako hauek dira:

Plaza Biribila, 1
48001 Bilbo
Tel: 944 795 760
Ordutegia: Astelehenetik igandera: 9:00etatik 17:00etara

Alameda Mazarredo, 66 (Guggenheim)
48009 Bilbo
Ordutegia: Astelehenetik igandera: 11:00etatik 19:00etara